XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure mixiolariok erbi-zakurrak ziran nunbait.

Urrengo egunetan Madrid'en geratuak iritxi bitartean New-York uri zoragarria ikusten saiatu ziran.

Ba zegoan lana!

Jakiña, rascacielos aundienaren puntaraño igo gabe eziñ gelditu.

102'garren bizitzan artu zuten kapea, bikaña izan bear nai ta naiez alarguna izanda ere!

Ta ezer ez omen da ikusten gaiñ artatik!

Zerua goraxeago omen dago ala ere; izar bati eldu ta igotzeko eran ez beintzat.

Beste biak iritxi ta urrengo egunean Miami'ra irten ziran trenean.

Ogeitalau orduan joan ta aspertu ere gabe iritxi; beste ainbeste bidean joango lirakenean!

Etzan noski gure kostakoa izango.

Miami'tikan berriz ere egazkiñean bi saltotan Guayaquil'en ziran ta an zegoan D. Luis ia bertako egiña, Los Rios'etako berriak, berri pozgarriak kolkoan gorde eziñik.

Hotelean pakete ta maleta erdi irikien tartean, oi gañean exerita itz aspertu bat egin zuten, Ameriketa'ko zigarro bikañak keetuz.

Batzuek ederra, zoragarria zala New-York, ederki ibilli zirala abioean, au egiñ zutela ta bestea gertatu zitzaiela...

D. Luis'ek zabala zala Los Rios, jende atsegiña, oso ondo artu zituztela ta abar... Aldakit nik zenbat kontu.

Ura zan itz-jarioa, ura!

Lau andre berritxuk kopatxo bana artu ondorenean ere etzien aieri orduan eramango!

Illabete etzan Gazteizen alkarrengandik aldendu zirala ta aurteetan etzutela alkar ikusi ziruditen!

Beren txokotik urruti zeudelako nunbait.